Euskal zinemari eskainitako Zinea Zetaz saioa, ETB1en
Ostegun gauetan, Euskal Herriko hainbat ekoizpen eskainiko ditu euskal telebistak, Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy aktoreek aurkeztuta.
Ostegun gauetan, Euskal Herriko hainbat ekoizpen eskainiko ditu euskal telebistak, Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy aktoreek aurkeztuta.
Érase una vez en Euskadi (2021) filma aurkeztuko du Manu Gomez zinemagile arrasatearrak, urriaren 11n, Bilbon. Saioa Golem Alhondigan egingo dute, eta sarrera doan da.
Ander Makazagak, Lur Olaizolak eta Eneko Olasagastik osatutako epaimahaiak, Érase una vez en Euskadi filmari egindako kritika saritu du VIII. Kritika Lehiaketan. Txomin Lasa Manterola kideari erreleboa hartuta, Iker Zabala Goikolea bilbotarra izango da, uztailetik aurrera, ZINEA atariko kritikari berria.
Bistara! Euskal zinemaren saioak zikloa bueltan da, Pasaian. Urtero legez, Euskal Herrian filmatutako hiru ekoizpen eskainiko dituzte Trintxerpeko Alkateordetzan. Gaur ekingo diote jardunaldiei eta igandera bitartean film bana pantailaratuko dute 19:30ean.
Vital Fundazioak antolatuta, 38. Euskal Zinemaren Astea otsailaren 21etik 26ra bitartean ospatuko dute, Gasteizen. Emanaldiak 19:30ean izango dira, eta saio bakoitzean film labur eta luze bana proiektatuko dute. Ostean, zuzendari, aktore edo lan-taldeetako kideekin solasaldik egongo dira.
Zineuskadik ikusgarritasuna emango die Goya sarien lehian dauden euskal lanei. Hautagaitzen azken faseari bultzada emateko publizitate-kanpaina bat diseinatuko du, eta babestutako filmen emanaldi bereziak hitzartu ditu Espainiako Zinema Akademian, Madrilen.
Érase una vez en Euskadi Euskadi 1985. Ikasturtea amaitu da, eta iritsi dira opor egunak. Marcos eta bere lagunak Euskadi zahar, borrokalari eta nahasi batean daude, grafitiz betetako eraikinetan pasako dituzte orduak, eta gomazko pilotek zein askatasun-ametsek girotuko dituzte kaleak. Zeru gris batez estalitako labirintoan barrena ibiliko dira, non heriotzak eta bizitzak harreman formalik dagoeneko ez duten. Manu Gomez zinemagile gipuzkoarraren bigarren film luzea da