Hitchcocki buruzko erakusketa, urrira arte San Telmon
Madrilgo Espacio Fundación Telefónican hainbat hilabete egin ostean, Pablo Llorca Zinemaren Historiako eta Argazkigintzaren Historiako irakasleak komisariatutako Hitchcock, suspentsetik haratago erakusketa Donostiako San Telmo Museora heldu da. Urriaren 1era arte, zinegile britainiar ezagunaren fotograma handituak, ikus-entzunezkoak, storyboardak eta beste hainbat material izango dira ikusgai.