Agenda atala txertatu diogu ZINEAri

Azalaren aldaketarekin batera, faltan genuen funtzionalitate berri honen sorrera izan da atariak azken hilabeteetan jaso duen aldaketa nagusia. Idazten ditugun albiste, emanaldi, ziklo, deialdi eta bestelako edukien datak eta epeak ditu oinarri, eta horiek begirada batez (eta albistera jo gabe) kontsultatzeko aukera eskaini die erabiltzaileei, informazio itsasoan galdu ez daitezen. Oraingoz, atariaren goialdean txertatu dugu agendarako sarbidea, banner dinamiko baten bidez ikusgarriago eginaz. Ekitaldiak txertatzen

By |2024-06-27T16:19:43+02:003 ekaina, 2024|

‘Hollywood Añorgara iritsi zenean’ erakusketa hartuko du Museum Cemento Rezolak

Heidelberg Materialsekin elkarlanean atonduriko Hollywood Añorgara iritsi zenean izeneko erakusketa hartuko du Añorgako (Donostia) zementuaren museoak. Ostegunean, hilaren 23an, inauguratuko dute, eta abenduaren 28ra arte egongo da ikusgai. Zinemak azken mendean Añorgako bizitza sozialean eta kulturalean izan duen ezinbesteko garrantzia balioan jartzea da mostraren sortze-xedea, eta horretarako, antzinako proiektoreak, esku programak, zenbait lekukotasun, kontakizun eta filmetako irudiak bildumatu dituzte. Maiatzaren 23an, ostegunean, goizeko 12:00tan ospatuko dute inaugurazio

By |2024-05-21T16:18:02+02:0020 maiatza, 2024|
Go to Top