‘Aldatu gidoia euskararen alde’ lelopean, Gasteizen mobilizatzeko dei egin dute hamaika eragilek
Maiatzaren 18an, Gasteizen, ‘Aldatu gidoia euskararen alde’ lelopean, antolatutako mobilizaziora joateko deia luzatu dute euskalgintza, kultura, sindikalgintza, hezkuntza eta ikus-entzunezkoen arloko hainbat eragiletako ordezkarik, bart Altsasuan eginiko agerraldian. Arabar hiriburuko Foru Plazatik abiatuko da mobilizazioa, 17:30ean.