Ikus-entzunezkoak eta adimen artifizialari buruzko jardunaldia
GIDOI – Euskal Herriko Gidoigileen kolektiboak eta CAOSTICAk elkarlanean atonduriko ‘Ikus-entzunezkoen eta Adimen Artifizialaren Jardunaldia’ hartuko du Bilboko BBK Aretoak datorren urriaren 15ean. AAren erabilera posibleak eta honek zineman izan dezakeen inpaktu sozial eta etikoa izango dira aztergai.