Bloga: Erabakiak
Larunbat arratsaldea da. Aste guztiko neke eta estresak gaindituta, plan baten bila zabiltza. Burura datorkizun lehen aukera lagunekin garagardo batzuk hartzea bada ere, kulturarekin erlazionatutako planen bat egitea erabaki duzu. Txalotzekoa da, izan ere, estatistiken arabera, biztanleriaren gutxiengoak hartzen duen erabakia da. Zure herriko agenda kulturala begiratu eta dagoen aukera zabalaren aurrean pentsakor gelditzen zara. Kulturaren Euskal Behatokiaren arabera, behin kultur jarduera batean parte hartzeko