‘MAMÍFERA’: Hautu eta erabakiez

Zuzendaria: Liliana Torres Urtea: 2024 Herrialdea: Katalunia Ikusi dugu amatasuna pantaila handian, bere ederrenean eta konplexutasunean. Bere ertz eta angelu (ia) guztietan, eta sarriegi ikuspegi erromantizatuenean ere. Eta alegiazko ikuspuntu (ia) horiek guztiak gorabehera, maizegi gizarte-arauak eta estereotipoak ikusezin bilakatutako hautu bat genuen faltan: ama ez direnena. Ama izan nahi ez dutenena. Haurdunaldia etetea erabakitzen dutenena. Eta orduan, Mamíferas. Liliana Torres zuzendariak gizartearen eskakizunei men