WIP Latam sailerako deialdia zabaldu du Donostia Zinemaldiak
Irailaren 23an, 24an eta 25ean egingo dituzte Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzeko eta postprodukzio fasean dauden filmak amaitzen laguntzeko Donostia Zinemaldiaren baitako work in progress sailaren topaketa-saioak. 2024ko deialdira proposamenak aurkezteko epea uztailaren 3ra arte izango da zabalik.