Agenda atala txertatu diogu ZINEAri

Azalaren aldaketarekin batera, faltan genuen funtzionalitate berri honen sorrera izan da atariak azken hilabeteetan jaso duen aldaketa nagusia. Idazten ditugun albiste, emanaldi, ziklo, deialdi eta bestelako edukien datak eta epeak ditu oinarri, eta horiek begirada batez (eta albistera jo gabe) kontsultatzeko aukera eskaini die erabiltzaileei, informazio itsasoan galdu ez daitezen. Oraingoz, atariaren goialdean txertatu dugu agendarako sarbidea, banner dinamiko baten bidez ikusgarriago eginaz. Ekitaldiak txertatzen

By |2024-06-27T16:19:43+02:003 ekaina, 2024|

Zineuskadik bere diru-laguntzen epeak luzatu ditu

Espainiako Gobernuak Alarma Egoera luzatu izanaren eraginez, abian dituen laguntza-deialdien epeak luzatu ditu Zineuskadik. Hala, ekainaren 9an itxiko dute zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen merkataritzako estreinaldiak sustatzeko deialdia, eta ekainaren 12a bitarte egongo da zabalik EAEtik kanpo egiten diren merkatuetan parte hartzeko dirulaguntza.

By |2020-05-22T11:05:22+02:0022 maiatza, 2020|

Administrazio prozeduren behin-behineko epeak

Covid-19ak sortutako osasun krisiaren aurrean hartutako segurtasun neurri eta dekretuak medio, Eusko Jaurlaritzaren administrazio prozeduren baldintzak eta epeak aldatuko dituztela zabaldu zuten orain aste batzuk. Bada, bi astez luzatu du Espainiako Gobernuak salbuespen egoera, eta Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dute ere beraien administrazio prozedurak eta abian dauden laguntzen epeak luzatu egingo dituztela.

By |2020-05-12T11:44:11+02:0012 maiatza, 2020|

Zabalik da 2deo Sariaren deialdia

‘2deo Saria 2020’, Tabakalerako Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategiak sustatutako deialdian izena emateko epea zabalik dago. Inskripzio eta ondorengo fase guztien epeak egokitu egingo dira agintariek ezarritako alarma-egoeraren ondorioz eta indarrean jarritako araudiarekin bat eginaz. Epe berriak alarma-egoera amaitzean jakinaraziko dira.

By |2020-04-29T15:55:27+02:0021 apirila, 2020|

Surfilmfestibal 11n parte hartzeko azkeneko olatua

Surfa ez ezik, itsasoaren inguruko lanak ikus daitezke Surfilmfestibal jaialdian. (Argazkia: Surfilmfestibal) Surfilmbestibal jaialdiaren antolatzaileek gogorarazi dutenez, bi aste eskas gelditzen dira lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko. Ekainean egingo dute surfari emandako zinema topaketaren 11. aldia.

By |2019-05-16T14:56:18+02:0020 martxoa, 2013|
Go to Top