Aurkeztu dute Donostia Zinemaldiaren 70. Edizioa

Izen handiko zinemagile, antzezle, gidoigile eta ekoizle ugarik berretsi dute Donostian izango direla Zinemaldiaren 70. urteurren honetan, eta Glenn Close aktorea izango da epaimahaiburu epaimahai ofizialean. Edizioaren xehetasunak aurkeztu dituzte prentsaurrean egindako agerraldian.