Mikel Gurrea eta Alauda Ruiz de Azúa saridun, Tuteran
Zinemagile donostiarra zuzendari onena izendatu dute, Tuterako 22. Opera Prima jaialdian. Epaimahaiaren sari bereziarekin aitortu dute, aldiz, barakaldarraren Cinco lobitos filma. Ekitaldiko irabazle nagusia, Juan Diego Botto espainiarraren En los márgenes lana izan da.