Pandemia gainditu nahi duen 69. Zinemaldia

Donostia Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek eta prentsa arduradun Ruth Perez de Anuncitak agerraldia egin dute gaur goizean, irailak 3, aurtengo edizioaren inguruko informazio praktikoa eta gurera hurbilduko diren izarren zerrenda argitzeko. Jaialdiaren programazioa irailaren 8an, asteazkena, kaleratuko dute, eta sarrerak hurrengo igandean, irailak 12, jarriko dituzte salgai online. Bertaratzeko asmoa berretsi duten izarren artean dira Javier Bardem, Jessica Chastain eta Emmanuelle Devos aktoreak, baita

By |2021-09-03T13:50:11+02:003 iraila, 2021|

Aurkeztu dute 68. Donostia Zinemaldia

Donostia Zinemaldiaren 68. edizioaren aurkezpen agerraldi ofiziala egin dute gaur mostraren arduradunek. COVID-19ak behartutako segurtasun neurriak azaldu, epaimahaikideak aurkeztu eta filmen azken iragarpenak egin dituzte. Donostia Saria bakarra emango dute, eta irailaren 13an abiatuko da sarreren salmenta.

By |2020-09-04T13:20:30+02:004 iraila, 2020|

Aurkeztu dute 67. Donostia Zinemaldia

67. edizioko Donostia saridunez gain –Penélope Cruz, Donald Sutherland eta Costa-Gavras–, aktore eta zinemagileen zerrenda luze bat etorriko da Donostiara etorriko filmak aurkeztera. Protagonista ezagunenak, epamahai desberdinetako kideak, programazioa eta sarreren salmentaren inguruko kontuak aurkeztu zituzten iragan ostiralean.

By |2019-09-09T12:16:24+02:009 iraila, 2019|

Aurkeztu dute 66. Donostia Zinemaldia

“Zinema-jaialdi oro bidegurutze bat da, eta arte zinematografikoa ulertzeko hainbat modu biltzen ditu barnean; elkargune bat da, eta bertan bide seguru eta ezagunak adarkatu eta ustekabeko bihurtzen dira. Edo helmuga oraindik oso argi ez badago ere, horrexegatik tentagarriagoak izan daitezkeen beste batzuekin gurutzatzen dira”. Halako desbideratzen iradokitzaileak iragarri dituzte Donostia Zinemaldiaren 66. ediziorako. Saridunen zerrenda behin betikoa, jaialdian izango diren aurpegi ezagunak, eta lanak ikusi

By |2018-09-07T13:43:39+02:007 iraila, 2018|
Go to Top