Eskerrik asko kritika lehiaketako parte hartzaile guztiei!

Joan zen ostiralean, maiatzak 28, itxi genuen VII. Kritika Lehiaketara lanak aurkezteko epea, eta hamar kritika jaso ditugu orotara. Eskerrik asko deialdian parte hartu duzuen guztiei! Guztien artean aurtengo deialdiaren irabazlea nor den ebazteaz arduratuko da orain epaimahaia, eta ekain erdian jakinaraziko ditugu izen-abizenak. Zorte on!

By |2021-06-02T14:52:52+02:0031 maiatza, 2021|

Ezagutu VII. Kritika Lehiaketako epaimahaikideak!

Iragan apirilaren 19an zabaldu zuen ZINEAk VII. Kritika Lehiaketan parte hartzeko deialdia, eta astebete barru, maiatzaren 28an, amaituko da lanak helarazteko epea. Jasotakoen artean, Lur Olaizola programatzaile eta zinemagileak, Eneko Olasagasti zuzendari eta gidoigileak eta Ander Makazaga kazetariak osatutako epaimahaia arduratuko da onena zein den ebazteaz, eta honenbestez, atarian urtebetez kolaboratuko duen laguna hautatzeaz.

By |2021-05-20T13:25:59+02:0020 maiatza, 2021|

30 kide izango ditu aurten NIFF jaialdiaren epaimahaiak

Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia abuztuaren 4tik 7ra luzatuko da aurtengoan, eta ohiko 25 epaimahaikideen ordez, 30 izango ditu. Izan ere, Sail Ofizialari, Quarantine Films sailari, Nafarroan Errodatzen workshopari eta Gidoen Topaketari bi sail berri gehituko dizkiete: Film labur espainiarrak eta Student Films. Joaquín Calderón jaialdiaren zuzendaria pozik azaldu da epaimahaikideek emandako erantzunarekin.

By |2021-02-24T12:42:11+02:0023 otsaila, 2021|

Diziplinarteko zortzi proiektu bilduko ditu Punto de Vistaren DOKBIZIA sailak

Erreala denaren gainean lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko nahasketa bilatzen duen diziplinarteko topaketa da DOKBIZIA, Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren baitan, 2018an sortu zen atala. Aurtengo ekitaldian zazpi proiektuk hartuko dute parte, hala nola, Lois Patiño eta Xabier Erkiziak, Oier Etxebarriak eta Vera Manterok gidatutakoak.

By |2021-02-19T13:47:35+02:0019 otsaila, 2021|

Michel Gaztambide gidoilariak jasoko du Donosskino jaialdiko Ohorezko Saria

Donosskino Donostiako Film Laburren Jaialdia urriaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dute, eta laugarren edizioan lehiaketatik kanpo lau film labur berezi ikusi ahalko direla jakinarazi dute, Shorty Western sail berrian. Horiek, aurretik zehaztutako Short Zinema eta Etxean Sortuak ataletan lehiatuko direnei gehituko zaizkie. Antolatzaileek 2020ko edizioko epaimahaia osatuko dutenak nortzuk izango diren ere zehaztu dute, eta Michel Gaztambide gidoilariari Ohorezko Saria emango diotela baieztatu dute.

By |2020-09-30T09:36:07+02:0030 iraila, 2020|
Go to Top