Jaione Camborda izango da Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburua
Jaione Camborda donostiarra, iazko Urrezko Maskorraren irabazlea, izango da Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburua, eta honako hauek izango ditu lagun eztabaidetan: Leila Guerriero, Fran Kranz, Christos Nikou, Carole Scotta eta Ulrich Seidl. Horiekin batera, aurkeztu dituzte gainerako sailak ebatziko dituzten profesionalak.