ENTZUTEAREN GARRANTZIA
Askotan kosta egiten zaigu, niri behintzat, ikus-entzunezkoetan entzutearen alderdi horri merezi duen garrantzia ematea. ‘Soinua’ besterik ez da eta, garrantzia irudiak du. Irudiak grabatu eta muntatzeaz arduratzen direnek duten prestigioa, edo eta soinua grabatu eta muntatzeaz arduratzen direnek duten prestigio eza ere baieztapen faltsu baina oso zabaldu horren adierazpide izan daitezke. Bada irudia bezain garrantzitsua da soinua zinemaren munduan. Ez nituzke %50eko proportzioan banatuko, izan