Kubako zinema independentearen zikloa, iraileko ostiraletan Artiumen

https://youtu.be/PzZfB40LoDg Kubako errealitate anitzak islatzen dituzten lau dokumental proiektatuko dituzte iraileko ostiraletan Gasteizko Artiumen. Iragan astean Otra isla (Heidi Hassán) lanak zabaldu zuen zikloa, eta gaur bertan, irailak 11, Haliám Perezen Marina dokumentala eskainiko dute 20:00etatik aurrera.