‘Entire days together’, ZINEBI jaialdiko garaile

Luise Donschen zuzendari alemananiarraren Entire days together (2019) filmak eskuratu du Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren sari nagusia. Euskal film labur dokumental bik eraman dituzte jaialdiko beste sari nagusiak: Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren Mateoren ama, eta Ana Sernaren eta Paula Iglesiasen Solo son peces filmek.