Abian da Zine Plaza, ikus-entzunezkoen programatzeko deialdi ireki eta jarraia
Donostiako Tabakalerak gai sozialeko film eta dokumentalak proiektatzeko deialdi ireki eta jarraia du martxan, Zine Plaza izenekoa. Alegia, ikus-entzunezko ekoizpen bat aurkeztu nahi duen orok, bere proposamena bidali besterik ez du bertako arduradunek aukera aztertu eta emanaldia antolatu dezaten. Saioak bi hilean behin egiten dituzte.