Enrique Soler de Agustinen filmak Nafarroako Filmotekak gordeko ditu
Nafarroako Filmotekak Enrique Soler de Agustin zinemagilearen lanak hartu ditu dohaintzan. Hainbat formatutako 204 bobina eman dizkiote erakundeari Solerren senitartekoek. Lan hauek, besteak beste, herrialdearen historiako hainbat une bitxi biltzen dituzte. 1931 eta 1989 urteen arteko lanak dira Nafarroako Filmotekak jaso dituenak; izan ere, garai horretan guztian aritu baitzen Soler zinemagile zaleturen moduan. Tarte horretan jasotako gertaeren artean daude Irati trenaren azkeneko bidaia eta Elurretako