‘Norberaren gela’ filma ikusgai, Bageraren Zineforumean

Bagera Elkartearen Zineforumaren baitan, Ainhoa Urgoitia eta Enrique Reyk zuzendutako Norberaren Gela (2021) dokumentala emango dute martxoaren 23an. Eulalia Abaituaren argazki batean oinarrituta, zenbait argazkilarik proiektu propio bat egiteko jaso zuten enkargua izango du oinarri filmak. Saioa Donostiako Lugaritz Kultur Etxean izango da, 18:30ean.

By |2022-03-22T11:43:27+02:0022 martxoa, 2022|

Madrilgo zinema jaialdian estreinatuko dute ‘Norberaren gela’

Eulalia Abaitua argazkigintzan aitzindari izandako bizkaitarraren inguruan ardaztutako Norberaren gela dokumentala osatu dute Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk, eta irailaren 29tik urriaren 10era egingo duten 30. Festival de Cine de Madrid jaialdian estreinatuko dute. XIX-XX. mendeetan bizi izandako sortzailearen eta egungo hainbat euskal argazkilariren arteko elkarrizketa da.

By |2021-09-16T12:39:40+02:0016 iraila, 2021|

‘Barraskiloentzat iganderik ez’ laburra, jaialdien biran

Landa eremuko emakumeei aitortza egiten dien Barraskiloentzat iganderik ez labur dokumentala osatu du Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey biko emankorrak, eta bihar, ekainak 3, abiatuko den Malagako Zinema Jaialdiaren 24. edizioan eskaintzeko aukeratua izan da, Emakumeen Eskubideak Mahaigaineratzen sailean. Egunotan, halaber, Madrilgo Other Shorts Film Festival jaialdian estreinatu dute.

By |2021-06-02T08:15:24+02:002 ekaina, 2021|

‘Norberaren gela’ dokumentala, euskal argazkilarien arteko elkarrizketa

Eulalia Abaitua argazkigintzan aitzindari izandako bizkaitarraren inguruan ardaztutako Norberaren gela dokumentala osatu dute Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk. XIX-XX. mendeetan bizi izandako sortzailearen eta egungo hainbat euskal argazkilariren arteko elkarrizketa sortu nahi izan dute, biopic-etik aldenduz, eta ikus-entzunezkoa ekainean estreinatzea da asmoa.

By |2021-05-18T10:43:11+02:0017 maiatza, 2021|

30 lanek osatu dute 62. ZINEBI jaialdiko euskal uzta

Bertako zinemagileen dokumental eta film laburrak ezagutu eta zabaltzeko konpromisoari eusten dio ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, eta aurten 30 izango dira, orotara, festibalean ikusgai izango diren euskal zigiludun proiektuak. Bertoko Begiradak atalak, beraz, 22 film labur eta zortzi dokumental luze eskainiko ditu azaroaren 13tik 20ra luzatuko den 62. ekitaldian.

By |2020-11-06T10:00:11+02:006 azaroa, 2020|

‘Margolan bat oparitzen didazu?’ dokumentala, Madrilen eta Mallorcan

Bizkaian jarduten duten Endika Basaguren artistaren, eta Hemen eta Sra. Polaroiska artista-kolektiboen egunerokoa eta sorkuntza-prozesua jarraitzen ditu Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk gidatutako Margolan bat oparitzen didazu? dokumentalak. Asteburuan Madrilgo Nazioarteko Zinema Jaialdiko sail ofizialean eta Directed by Women jaialdian eskainiko dute.

By |2020-10-08T12:45:02+02:008 urria, 2020|
Go to Top