Nafarroako Filmotekak prest du urriko egitaraua
Ennio Morricone omenduz ekingo diote eskaintza berriari. Zinema eta Zientzia eta Zinema eta Liburutegiak zikloak, zein Ekuadorreko zinemagintzari eskainitako tartea hartuko ditu ere, besteak beste.
Ennio Morricone omenduz ekingo diote eskaintza berriari. Zinema eta Zientzia eta Zinema eta Liburutegiak zikloak, zein Ekuadorreko zinemagintzari eskainitako tartea hartuko ditu ere, besteak beste.
Gaur, urtarrilak 13, eta ostiralean, hilak 15, Ennio Morricone musikagile italiarrari omenaldia egingo diote Iruñeko Baluarten. Vanessa Garde zuzendariaren batutapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak historiako soinu banden sortzaile esanguratsuenaren hainbat obra eskainiko ditu.
Ignacio Arakistain, 2020ko uztaila .“Ni, Ennio Morricone, hil egin naiz”. Horrela hasten omen zen joan den astelehenean zendu zen maisu italiarrak bere agurra adierazteko idatzi zuen gutuna. Agur xumea berau, azken ohar horretan adierazten zen moduan, foku mediatikorik ez baitzuen nahi bere heriotzaren bueltan. Ugariak izan dira azken egunotan hirurogei urtez burmuinean iltzatuak ditugun hainbat melodia eder sortzeaz arduratu den konposatzaile trebeak jaso dituen goratzeak
Zinemaren historiako soinu bandak jazz musikarekin uztartuko dituzte uztailaren 10ean Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. Voces de cine izena jasoko duen kontzertuan, Ainhoa Zubillaga, Mikel Andueza eta Iñaki Salvador musikariek interpretatuko dituzte XX. mendeko film klasikoen abestiak.
Musikari, eta hain zuzen ere, soinu bandak konposatzeari eskaini dio Ennio Morriconek (Erroma, Italia, 1928ko azaroaren 10a) bere ibilbide profesional ia guztia (500dik gora sortu ditu). 2019an esan zion 60 urte luzeko jardunari agur, eta 91 urterekin hil berri da. Besteak beste, Euskal Herrian izan genuen maiatzean, Barakaldoko BEC pabiloian.
A Contracorriente Films banatzaileak Giuseppe Tornatore zinegile italiarraren Nuovo Cinema Paradiso (1988) filma berrestreinatuko du Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Koronabirusak eragindako ezohiko egoeraren ondorioz hiru hilabetez itxita egon dira, eta berrirekiera ospatzeko ikus-entzuleen zein kritika espezializatuaren aldetik horren maitatua den filma emango dute ekainaren 26an SADEk kudeatutako Principe aretoan, Leioako Artea merkataritza-gunean, Gasteizko Boulevardean eta Iruñeko Navarra Arena auto zineman, besteak beste.
Arteen Asturiasko Printzesa saria elkarbanatuko dute inoiz zinemaren historian egon diren musika konpositore handienetako bik, Ennio Morricone italiarrak eta John Williams estatubatuarrak. Belaunaldi bereko bi ikur dira, XX. mendeko bigarren zatiko melodia esanguratsuenen eta goraipatuenen sortzaileak. Zinemagintza mota ezberdinen erreferente musikal nagusiak direla ere esan daiteke, batak AEBetako zinema komertziala girotu du, besteak, bertan sartu-irten txikiak egin baditu ere, Italiako eta Europako erregetza beregain hartu
Kuriosoa da bizitza. Gutxien espero duzunean Donostian zaude, Zinemaldiko gazteriaren epaimahaiaren zereginetan ilusionatuta. Egunean derrigorrezko 3-4 film, eta denbora libreak aprobetxatzeko gainerako sailetara eskapadatxoak, ezikusiarena egin eta Jean Pierre Léaud aktore frantziar handiren prentsaurrekora ere, trikimailu bat edo beste eginda, ezkutuan sartuz.
Saul fia Bigarren Gerrate Mundialeko Auschwitz kontzentrazio-esparruan, judutar bat bere kideak erretzeaz arduratzen da. Biziraupen morala eta arnasgunea topatuko ditu bere semetzat hartzen duen haur bat errausketa-labetik salbatzeko egiten duen ahalegilean. Plano berezien bitartez, begirada ezberdin bat ematen dio László Nemes zuzendari berriak, zineman aski ezaguna den gaiari. Ingelesez besteko Urrezko Globoa irabazi berri du filmak, eta Canneseko Jaialdian, FIPRESCI saria. https://www.youtube.com/watch?v=0i3QVCLbV-A The Hateful Eight