Zinema saioak, Gernikako Lekuek 2023 festibalaren baitan

Hamargarren edizioa ospatuko du aurten musika ardatz duen ekimenak. Martxoaren 17tik 25era bitartean musika kontzertuak eskainiko dituzte, baina baita bi zinema saio ere, Gernikako Zine Klubarekin batera antolatuta: Los Xey. Una historia de película (Eneko Olasagasti eta David Berraondo) eta Un día Lobo López (Alejandro G. Sagrado) dokumentalak.

By |2023-03-14T10:32:42+02:0014 martxoa, 2023|

‘Los Xey. Una historia de película’ dokumentala ikusgai, Irunen

Eneko Olasagastik eta David Berraondok idatzi eta zuzendutako filmaren emanaldi berezia hartuko du gaur, urtarrilak 13, Irungo Amaia Kultur Zentroak. Musika talde donostiar mitikoaren memoria berreskuratzea eta garrantzia aldarrikatzea duen proiektua DokIrun zinema dokumentalari eskainitako programa ireki eta heterogeneoaren baitan eskainiko dute.

By |2023-01-13T12:58:42+02:0013 urtarrila, 2023|

Eskerrik asko kritika lehiaketako parte hartzaile guztiei!

Joan zen ostiralean, maiatzak 28, itxi genuen VII. Kritika Lehiaketara lanak aurkezteko epea, eta hamar kritika jaso ditugu orotara. Eskerrik asko deialdian parte hartu duzuen guztiei! Guztien artean aurtengo deialdiaren irabazlea nor den ebazteaz arduratuko da orain epaimahaia, eta ekain erdian jakinaraziko ditugu izen-abizenak. Zorte on!

By |2021-06-02T14:52:52+02:0031 maiatza, 2021|

Ezagutu VII. Kritika Lehiaketako epaimahaikideak!

Iragan apirilaren 19an zabaldu zuen ZINEAk VII. Kritika Lehiaketan parte hartzeko deialdia, eta astebete barru, maiatzaren 28an, amaituko da lanak helarazteko epea. Jasotakoen artean, Lur Olaizola programatzaile eta zinemagileak, Eneko Olasagasti zuzendari eta gidoigileak eta Ander Makazaga kazetariak osatutako epaimahaia arduratuko da onena zein den ebazteaz, eta honenbestez, atarian urtebetez kolaboratuko duen laguna hautatzeaz.

By |2021-05-20T13:25:59+02:0020 maiatza, 2021|
Go to Top