Eneko Muruzabalen ‘Planetagatik’ izendatu dute OIHUA! lehiaketaren irabazle
Eneko Muruzabalek irabazi du Oihua! sormen ekimenaren hirugarren edizioa, Planetagatik film laburraren proiektuarekin. Igor Legarreta zinemagilearen aholkularitza izango du lan prozesuan zehar, eta erakundeek 10.000 € inguru jarriko dituzte ekoizpena bultzatzeko.