Tribeca Film Festival jaialdian estreinatuko dute ‘Vera’ film laburra

Eneko Lizarraga Arratibel lasartearrak ekoizle gisa parte hartu duen Vera film laburrak New York hiriko Tribeca Film Festival zinema jaialdian izango du munduko estreinaldia. Laura Rubiola Salas zinegile gazte kataluniarrak zuzendu eta idatzitako lana da. Apirilean ospatzekoa zen 2020ko edizioa baina koronabirusaren ondorioz atzeratu egin dute.