18. Giza Eskubideen Zinemaldia aurkeztu dute
Iazkoan bertan behera utzi behar izan zuten jaialdia indartsu itzuliko da aurtengoan, osasun krisiari aurre egiteko neurriak indarrean direla. Apirilaren 23tik 30era egingo dute Donostian festibalaren edizio berria, 36 filmez eta bost erakusketaz osatutako programazioarekin, eta antolatzaileak pozik azaldu dira atondu duten “egitarau zuhur baina aberatsarekin”.