Ekoizpen estatubatuarrak Veneziako Mostran lehiatuko dira
Hollywoodeko aktoreek hasi duten grebaren eraginez, ezohiko egitaraua prestatzen ari zirela aitortu zuen Alberto Barbera zuzendari artistikoak iragan astean. Halere, atzo argitu zuten 80. Mostra Internazionale d’Arte Cinematografica di Venezia zinemaldiko filmen zerrenda, eta ekoizpen estatubatuarrak egitarauan barneratzea erabaki dute.