Sofia Otero aktore basauriarra aitortu dute 73. Berlinale jaialdian
20.000 especies de abejas filmean egindako lanagatik interpretazio onenaren Zilarrezko Hartza irabazi du gazteak, euskal aktore batek zinema jaialdi batean inoiz jaso duen sari garrantzitsuena. Estibaliz Urresolaren opera primak, gainera, alemaniar banatzaileek erabakitako Guild Film Prize eta epaimahaiaren Morgenpost Readers’ Jury Award errekonozimenduak ere lortu ditu. Bestalde, Lois Patiñok zuzendutako eta Señor y Señora etxeak ekoiztutako Samsara proiektuak epaimahaiaren sari berezia jaso du Encounters sailean.