Hamahiru zakur berderen begirada, 10. Lupa dokumentalen mostran

Donostiako Banda Bat kolektiboaren eta Errenteriako Mikelazulo Kultur Elkartearen artean antolatzen duten Lupa dokumentalen mostra bereziaren 10. edizioa maiatzaren 11tik 14ra egingo dute. “Zakur berdeak” direla eta izaten jarraituko dutela aldarrikatzeko, haiek bezalako hamahiru zinegileren proposamenak eskainiko dituzte egunotan, baita arte-erakusketa bat, bideo-kontzertuak eta antzerki emanaldi bat ere.