‘Europa Transit’ bilduma Filmazpit katalogoan eskuragai

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak egindako egitasmoen artean, hamar dokumentalez osatutako Europa Transit bilduma aurkeztu zuen iaz ordezkaritza ibiltariak. Gatazken lekuko izan diren edo oraindik badiren Europako hamar hiritan errodatutako lanak, aurrerantzean, Filmazpit katalogoan izango dira, emanaldiak antolatu nahi dituen edonoren eskura.