10. Zinemaldi Alternatiboak badu aurtengo kartela
Bost gehi bost, hamar. San Sebastian Insurrectionary Fandango Festival izenpean aurkeztu dute 10. Zinemaldi Alternatiboa. Irailaren 28an zein 29an, Donostia Zinemaldiarekin batera, eta urriaren 28an egingo dituzte saioak.Urtez urte salaketa politiko zein soziala egiteko tresna bilakatu duten jaialdiak hamargarren edizioa egingo du 2018an, eta okupazioa eta errefuxiatuak izango ditu hizpide. Aurreko urteetan hiriko auzo ezberdinetako gaztetxe, elkarte, liburu-denda eta bestelako aretoak erabili dituzte filmak eskaintzeko, eta