Estreinaldiak: Apirilak 7
I Am Not Your Negro Torontoko jaialdian ikusleen saria eta dokumental onenaren Oskarra eskuratu ditu Raoul Peck zinegile haitiarraren dokumentalak. Afroamerikarren eskubide zibilen alde lan egin zuen James Baldwin idazle eta aktibistaren Remember This House amaitu gabeko eskuizkribuan oinarrituta dago, eta Martin Luther King, Malcom X eta Medgar Evers liderren zuzeneko testigantzak, bizipenak eta heriotzak kontatuko ditu, AEBtako arrazakeriaren gatazkari ikuspegi berri bat emateko. https://youtu.be/rNUYdgIyaPM