Amélie

20.eguna etxean. Apirila. Udaberria. Etxe pareko margaritak hazi dira. Laister oporrak. Hori dio egutegiak, behintzat. Oporrak etxean. Kar-kar. Oso arraroa da dena, bai. Surrealista. Une batzuetan 'Aupa Etxebeste' pelikularen barruan gaudela dirudi. Elena Irureta bakarrik falta da gure egongelan eguzkia hartzen. Beste askotan, une ilunagoetan, Higinio eta Rosarekin akordatzen naiz. Askoz egoera dramatikoagoa bizi izan zuten, duda barik. Baina etxean egotera behartuta egoteak, psikologikoki denoi