Zinemaldiko kritika: ‘La douleur’
Zuzendaria: Emmanuel Finkiel Urtea: 2017 Herrialdea: Frantzia Saila: Sail Ofiziala Mina, deskribatzea zaila den bizipen abstraktua; neurtzerako garaian ere eskalak inuzenteki erabiltzen ditugu. Mina fisikoa izan daiteke, eta ondorioa, emozionala; baina mina emozionala ere izan daiteke, eta ondorioa fisikoa; baina mina beti min. Marguerite Durasek ongi deskribatu zuen zauri horren konplexutasuna, bere plano eta maila desberdinetan. Esperantzak eusten lagun diezaguke, gogor, hesiari tenk, beste aldean daudenei so, beraiekin