‘Lasa eta Zabala’ filma, gaur iluntzean ETB1en
Euskal Telebistak Pablo Malo zinegileak zuzendutako Joxean Lasa eta Joxi Zabala gazteen bahiketa eta hilketaren inguruko filma emango du gaur iluntzean, 22:15etik aurrera, euskarazko katean.
Euskal Telebistak Pablo Malo zinegileak zuzendutako Joxean Lasa eta Joxi Zabala gazteen bahiketa eta hilketaren inguruko filma emango du gaur iluntzean, 22:15etik aurrera, euskarazko katean.
Ainarak (2022) dokumentala, Anne Etchegoyen abeslari eta konpositorea protagonista duena, EITBren euskarazko katean emango dute gaur, 22:30etik aurrera. Historia gordina azaleratzen du filmak, arrazoi ekonomikoengatik egindako sasoiko genero migrazio fenomeno bati buruzkoa.
Andrea Jaurrieta zinemagile iruindarraren Nina (2024) western garaikidea Garraldako herrian proiektatuko da gaur, 22:00etatik aurrera, Nafarroako Filmategiaren ekimenez. Doako saioa izango da, Udako Emanaldi sortaren baitakoa.
David Perez Sañudo zinemagile gasteiztarraren Ane (2024) film arrakastatsua proiektatuko du bihar, asteazkena, Euskal Telebistak. Euskal Zinea saioaren baitan, ETB1 kanalean, 22:30etik aurrera.
Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak topaketa antolatu du ostiral honetan, ekainaren 28an. Bertha Gaztelumendiren Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa (2019) filma pantailaratuko da bertan.
Larrotxene Kultur Etxeko ikus-entzunezko ikastaroetako ikasleen lanak erakutsiko dituzte ekainaren 21ean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Ekitaldiak ordubete inguruko iraupena izango du, eta koprodukzioen eta ekoizpen propioen artean, zazpi lan ikusi ahal izango dira.
2020ko Durangoko Azokaren Sormen Beka eskuratu zuen Paxkal Irigoyen eta Maia Iribarneren ikus-entzunezkoak, eta umorea, absurdoa eta poesia erabiliz, identitateari buruzko gogoeta egitea du xede. 22:00etatik aurrera emango dute Hamaika Telebistan.
Euskal Herriko film laburrak izango dira protagonista Hernani Zineklubak hilaren 13an egingo duen ekaineko saioan. KIMUAK sorta desberdinetako ale izandako Quebrantos (2020), For The Good Times (2017), Irrits (2022) eta Ximinoa (2023) emango dituzte, Esther Cabero programaren arduradunaren aurkezpenarekin.
Apirilaren 23an ospatu berri den Liburuaren Eguna dela eta, ostegunean, Donostiako Aieteko Kultur Etxean emango dute A LOS LIBROS Y A LAS MUJERES CANTO (2022) film poetiko-dokumentala. Maria Elorza zuzendariak parte hartuko du saioan.
Emakumeen Etxearen ekimenez, amatasuna hizpide izango duten bi ekintza berezi hartuko ditu Astigarragako herriak asteburuan: A plein temps (2021) filmaren emanaldia eta osteko solasaldia izango dute ostiralean, eta Nekea amatasunean izeneko lantegia larunbatean.