Amenabar enpresak babestuko du Zinemaldiko film sorpresa
Zinemaldiaren Laguntzaile Ofiziala eta Haur Zinema sailaren babesleak den Amenabar enpresak babestuko du aurten irailaren 26an (68. edizioa amaitu baino ordu batzuk lehenago) programatuko duten emanaldi sorpresa. Proiekzioa 15:45etan gauzatuko da, Victoria Eugenia Antzokian, eta egun batzuk lehenago iragarriko dute film hautatua.