Zabalik da Beldur Barik 2020 deialdian parte hartzeko epea!
Gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko helburua duen Beldur Barik programak 11 urte daramatza izen bereko lehiaketa antolatzen, eta aurtengo ediziora lanak bidaltzeko epea zabalik da azaroaren 5era arte. Aurtengoan ikus-entzunezko lanak soilik onartuko dituzte, eta sari banaketa ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da azaroaren 20an.