Hiru Gaudi sari lortu ditu Mikel Gurrearen ‘Suro’ filmak
Sortzaile donostiarra zuzendari berri onena aukeratu dute, eta bere opera primako bikote protagonista, Vicky Luengo eta Pol López, emakumezko eta gizonezko aktore onenak izendatu dituzte. Bestalde, Cinco lobitos (Alauda Ruiz de Azua) lanak Europako film onenaren saria irabazi du sari-banaketaren 15. edizioan.