‘ZARATA’ filma aurkeztuko du Tamara García Iglesiasek, Madrilen
Bikote eta botere harremanak aztertuko ditu zinemagile lasartearrak euskaraz eta gaztelaniaz errodatutako eta Atekaleun ekoiztetxeak babestutako lanak. Emakumeen Nazioarteko Egunean estreinatuko du Cineteca espazioan, eta hurrengo egunetan ere pantailaratuko dute.