Emakume lesbianentzako erreferente bila fikzioan
Asteburu honetan, bazkalondo batean, filmen eta telesailen inguruan hitz egiteko aukera eduki dut. Bertan, emakume lesbianek, fikzioan beste emakume lesbianen erreferentzia gutxi dituztenez, emakumeen arteko maitasun istorio bat dagoen edozein telesail edo film ikusten dituztela aipatu zen. Nire ondoan zegoenari arrazoi guztia eman behar izan nion, eta zer hausnartu eman zidan esaldi honek. Arrazoi garrantzitsu bat dago emakume lesbianek horrela jokatzeko: emakumeen arteko amodio istorio