Filmografiak III: MIRENTXU LOYARTE

2023an, ikus-entzunezko atal berri bat inauguratu dugu ZINEA atarian. Euskal Herriko zinema zuzendarien filmografiak errepasatzeko asmoz, bideo sorta osatzen joango gara FILMOGRAFIAK izenburupean. Izan zirelako gara eta, noski, garelako izango dira. Doakie, beraz, gure begirunea. Euskarazko zinemagintzaren izen handi bezain ahaztua dugu Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938). Bi film baino ez ditu zuzendu -Irrintzi (1978) eta Emakumeak (1981. Ikuska 12)-, baina utzitako ondareak ez du etenik.

By |2023-05-08T09:09:42+02:008 maiatza, 2023|

‘Irudiak memoriarekin’ V. Ikus-entzunezko Topaketa hartuko du Iruñeko Golem Baiona aretoak

Irudiak memoriarekin izenpean, hiri buruzagiko Golem Baiona aretoan ospatuko da, apirilaren 17tik 21era, Memoriaren Nafarroako Institutuak antolatutako V. Ikus-entzunezko Topaketa. 1936 urteko indarkeriarekiko begirada kritikoa, non bereziki emakumeek jasandako ondorioetan arreta jartzen duten hamaika lan erakutsiko diren.

By |2023-04-17T15:09:13+02:0017 apirila, 2023|

‘Emakumea, zinema eta hiria’ zikloa aurkeztu du EHAEOk

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak, ekainera arte 6 zinema-saio hartuko dituen ‘Emakumea, zinema eta hiria’ zinema-zikloa egingo dutela iragarri du. Emanaldiak hileko azken asteazkenetan izango dira, ordezkaritzako ekitaldi-aretoan, 19:00etan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

By |2023-01-24T10:42:58+02:0024 urtarrila, 2023|
Go to Top