‘Emakumeak ikus-entzunezkoan’ agerraldia egin dute Zinemaldian

64. Donostia Zinemaldiko egitarauaren baitan, emakumeek sektorean duten egoeraren berri emateko agerraldia egin zuten atzo, irailak 20, Donostiako Keler aretoan. EAEko, Espainiako eta Europako ikerketa bana oinarri hartuta, hainbat datu ezagutzera eman zituzten (H)emen Her(e) elkarteko Izaskun Arandiaren gidaritzapean.