Emakumeak ahalduntzeari buruzko zinema zikloa, Bilbon

Bilboko Udalak bultzatzen duen Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloaren baitan, emakumeak ahalduntzeari buruzko zinema ziklo bat koordinatu du REAS Euskadi elkarteak gaurko. Bi film laburren emanaldiarekin hasiko dute jardunaldia 18:30ean, eta ostean, zuzendariekin hitz egiteko aukera egongo da, Ekonopolon.