102 emakume aurkeztu dira ‘Gela bat norberarena’ egoitza artistikoaren 5.deialdira

Etxe Betea egitasmoak sustatutako Gela bat norberarena egonaldi artistikoaren bosgarren deialdiak 102 proposamen jaso ditu 2024an. Horien artean, bi aukeratuko dira, eta bakoitzak 9 hilabetez izango du ostatua, 5.000 €-ko laguntza ekonomikoa eta mentoretza-zerbitzua.

By |2024-08-29T13:40:38+02:0029 abuztua, 2024|

Bost emakumezko zuzendarik bisitatuko dute Tabakalera maiatzean, euren filmak aurkezteko

Artista eta zuzendari ezagunak protagonista izango dituzten lau saio programatu dira maiatzean Tabakaleran – Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. June Crespok eta Maddi Barberrek, Monica Cambrak, Andrea Jaurrietak eta Maria Jerezek euren lanak partekatuko dituzte publikoarekin, eta beren lan egiteko moduei buruz gehiago jakiteko eta bakoitzaren ikuspegi sortzaileak ezagutzeko aukera emango diete.

By |2024-05-06T10:49:42+02:006 maiatza, 2024|

IRATXE FRESNEDA: “Ematen du, itxuraz, gauzak aldatu egin direla, baina horrek ez du sustraia aldatu. Sustraia estrukturala da”

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Iratxe Fresneda, Ikus-entzunezkoetan doktorea. Aurten, Tetuan bere hirugarren film luzea aurkeztu du Xixongo Zinema Jaialdian, eta Zinebi – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian ere egon da ikusgai. Erregistroaren trilogiari amaiera eman dion ez-fikziozko lana da sortzaile bizkaitarrarena, Irrintziaren oihartzunak (2016) eta Lurralde hotzak (2018) lanen ostean ondutakoa. Filmaren aurkezpena aitzaki, Fresnedarekin aritu ginen iragan azaroan solasean. Luze eta zabal eman zizkigun

By |2022-12-27T17:38:06+02:0027 abendua, 2022|

RTVE-Otra Mirada sarirako aurtengo hautagaiak iragarri dituzte

Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan banatuko dute emakumezkoek zuzendu, idatzi ala antzeztutako filmei, ala gizonezkoek zuzendutako lanak izanik, genero ikuspegia lantzen dutenei, eskainitako RTVE-Otra Mirada saria. Garaikurraren XV. ediziorako hamaika hautagai aurkeztu dituzte, eta film garaileak antena eskubideak bermatuta izango ditu.

By |2021-09-14T10:18:40+02:0014 iraila, 2021|

HITZ EGIN DEZAGUN HAIETAZ

“Ez dago”. Bi hitz horiekin ezabatu zuen zinemaren historiaren zati oso bat. “Ez interesa duenik, behintzat". Nire irakasle baten erantzuna izan zen, hiru urtez haren ikus-entzunezko lengoaiako klaseak entzun ondoren, emakumezko zinegileei buruz hitz egingo ote zuen galdetu nionean. Ez Alice Guy, ez Dorothy Arzner. Ez Agnès Varda edo Chantal Akerman. Ez Barbara Hammer ezta Maya Deren ere. Gizon harentzat ez zuen merezi emakumeek zuzenduriko

By |2021-03-09T11:34:13+02:008 martxoa, 2021|
Go to Top