45. Euskal Zine Bilera aurkeztu dute: “Lekeition zinea gara”
Euskal zinemagintzaren plaza izanik, euskarazko zinemazaleak elkartzeko bilgune bilakatuko da, aurten ere, Lekeitio. Hitzordua urriaren 20tik 23ra gauzatuko dute, eta Ramon Agirre aktoreari eskainiko diote Euskal Zinemaren Begirada. Euskara hutsez egiten den zinema jaialdirik zaharrena da Lekeitioko Euskal Zine Bilera, Hazparneko Zinegin jaialdiarekin batera, euskara hutsez egiten diren lanen erakusleiho bakarra. Lagun talde batek jarri zuen martxan duela 45 urte, eta mundu mailako pandemia bat