‘ARNASA BETEAN’: Bidea urratu dutenen ausardiari

Zuzendariak: Bertha Gaztelumendi, Rosa Zufia Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Saila: EUSKAL ZINEMAREN GALA Hainbat belaunalditako euskal emakume zinemagileen obran urperatu dira Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufía ARNASA BETEAN. EMAKUME ZINEMAGILEAK lan dokumental-poetikoan. Erreferentziak gutxi eta nekez, baina erreferenteak franko izan ditugulako beti. Euskal zinemagintzaren goraldia nabarmentzen daramagu urtetxo batzuk. Ondo dago hori; bagara eta bagaude, eta ospatzea dagokigu. Baina foku zabalegia izanagatik, lausotu samar

By |2023-09-27T19:24:48+02:0027 iraila, 2023|

‘Arnasa betean’, euskal emakume zinemagileei buruzko filma

Arnasa betean, emakume zinegileak dokumental-film luzea, hogei euskal zinemagile protagonista dituena, errodatu dute Bertha Gaztelumendi zinemagilearen eta Rosa Zufia kultur-kazetariaren gidaritzapean. Filma irailaren 26an, asteartean, estreinatuko da, Donostia Zinemaldiaren baitako Euskal Zinemaren Galan, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehiatuko da.

By |2023-09-06T09:32:02+02:006 iraila, 2023|

CIMA MENTORING V programan izena emateko epea zabalik dago

Emakume Zinegileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkarteak (CIMA) zuzendari, gidoigile eta ekoizleentzako CIMA MENTORING programaren V. edizioa jarri du martxan. Irailaren 3a bitartean, fikziozko edo animaziozko film luzeak zein dokumentalak, eta telebista-saioak aurkeztu ahal izango dituzte Estatu espainiarreko emakume sortzaileek.

By |2018-08-07T10:43:29+02:007 abuztua, 2018|

Euskal emakumeak ere bai

Urte berezia dugu 2018a Euskal Zinemagintzarentzat. Euskadiko Filmategiak 40 urte beteko ditu aurten, eta Kimuak egitasmoak 20. Elkarlanean osatutako egitarau oparoa osatu dute hilabete honetan zehar ospatzeko. Antolatu duten egitarauean, ordea, ez dute emakumeek zuzendutako lanik programatu. Honen aurrean, emanaldi alternatibo bat prestatu dute zinema-munduko hainbat emakumek apirilaren 26an.

By |2018-04-25T16:44:38+02:0025 apirila, 2018|

Nazioarteko Kultur, Komunikazio eta Garapen Topaketetan emakumeak eta zinema aztertuko dituzte aurtengoan

Emakumeon Klaketa izenburupean, ikus-entzunezko industrian diharduten emakumeen ikusgarritasuna sustatzea izango du helburu KCD Garapenerako Gobernuz Kanpoko erakundeak antolatutako aurtengo topaketak. Zazpigarren edizioa maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean egingo dute EHUren Udako Ikastaroen egitarauaren baitan, Bilbon, Bizkaia aretoan.

By |2016-05-09T14:02:42+02:002 maiatza, 2016|
Go to Top