Oskar Alegria zinemagilea, Udako Ola egonaldiaren II. edizioan

18 eta 29 urte bitarteko 10-15 gaztek 6 eguneko sormen-egonaldia egiteko aukera izango dute; izen-emate epea ekainaren 26an bukatuko da. Euskal kulturako sortzaile erreferenteek gidatutako tailerrek eta zuzeneko emanaldiek osatuko dute egitaraua; irudia eta ikus-entzunezko arloari dagokionez, Emak Bakia baita! (2012) filma abiapuntu hartuz, zoriak sorkuntzan duen garrantziaz hitz egingo du errealizatzaile nafarrak, hilaren 13an.

By |2023-06-23T13:31:29+02:0023 ekaina, 2023|

Euskal zinemari eskainitako zikloa, egunotan Frankfurten

Etxepare Euskal Institutuak eta Alemaniako Zinema Institutuak elkarlanean, euskal zinemari eskainitako zikloa programatu dute egunotan Frankfurteko Film Museum-en. Orotara zortzi euskal film, luze zein labur, eskainiko dituzte uztailean zehar. Gaur bertan, uztailak 18, Montxo Armendarizen 27 ordu (1986) eta Ageda Kopla Taldearen Beti Bezperako Koplak (2016) eskainiko dituzte.

By |2017-07-28T09:49:30+02:0018 uztaila, 2017|

Oskar Alegriak Punto de Vista jaialdiaren zuzendaritza artistikoa utziko du

Iruñeko Zinema Dokumentalaren Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoa izan da lau urtez Oskar Alegria (Iruñea, 1973) kazetari eta zinegilea, 2013an Josetxo Cerdánek postua utzi zuenetik. Jaialdiaren politika jarraiki, baina, postua utziko du martxoan, jaialdiaren XI. edizioaren ostean. Ordezkoa topatzeko deialdia zabalik da jada.

By |2019-05-17T11:30:06+02:006 otsaila, 2017|

Berrindartuta hasi da, gaur, Nafarroako Ikuspuntu Jaialdia

http://vimeo.com/50154147 Emak Bakia baita filma izango da interes puntu nagusietako bat, erakusketa eta guzti. Urtebeteko atsedena hartu eta gero, sendo itzuli da Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Ikuspuntu Jaialdia, bere arduradunen esanetan. INNAk, Nafarroako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak, antolatuta gaur hasiko da zinemaldia, eta hilaren 24ra arte iraungo du. Mundu osoko hamazazpi dokumental lehiatuko dira sail ofizialean.

By |2013-02-20T16:17:25+02:0019 otsaila, 2013|

‘Emak Bakia baita’ dokumentala, Beasainen eta Tolosan

http://vimeo.com/43175704 Emak Bakia baita dokumentalaren hainbat emanaldi prestatu dituzte datozen egunetarako Gipuzkoan. Gaur bertan, ostegunarekin, Beasainen ikusi ahal izango da erdarazko aldaeran eta datorren ostegunean, urtarrilak 24, beste bi pantailaratze izango dira: 19:15ean euskaraz et 21:45 gazteleraz. Honen ondoren, Biarritzeko (Lapurdi) Fipa jaialdian presentzia izango du, 22tik 27ra.

By |2019-05-16T12:55:57+02:0017 urtarrila, 2013|
Go to Top