FAS Zineklubak azaroko egitaraua iragarri du
Pablo Larrain, Kelly Reichardt edota Bertrand Bonelloren filmek osatuko dute, besteak beste, FAS Zineklubak azarorako atondu duen egitaraua. Urteroko ohiturari jarraituz, ZINEBI jaialdi bilbotarreko film bat emango dute, eta Federico Fellini zuzendari italiarra omenduko dute. Film luzeen aurretik film laburrak ere proiektatuko dituzte.