17. Punto de Vista: VII eta VIII programak

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia jaialdia bere azken txanpan sartu da, baina oraindik ere, 17. edizioko sail ofizialak badu ezustekorik emateko. Orain arteko programarik dispertsoena ikusteko aukera izan dugu gaur, zazpigarrena alegia, izan ere, bertan aurkeztutako bi filmek zerikusi gutxi dute batak bestearekin. Are gehiago, estetikoki eta formalki planteamendu kontrajarriak dituztela esan daiteke. Bizitzari gorazarre egin nahian, Varga Gábor zinema ikasle hungariarrak bere aitona erretratatzea