Azaroko lehen asteburuan egingo dute ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa
Azaroaren 1ean, ostirala, 17:00etan jakinaraziko zaie parte hartzaileei aurtengo gaia, eta horiek 24 ordu izango dituzte sorkuntzak Elorrioko Arriola Antzokian aurkezteko.
Azaroaren 1ean, ostirala, 17:00etan jakinaraziko zaie parte hartzaileei aurtengo gaia, eta horiek 24 ordu izango dituzte sorkuntzak Elorrioko Arriola Antzokian aurkezteko.
Atabalak taldeak sortutako film laburrak irabazi du 2022ko edizioa, eta bi finalistek osatu dute palmaresa: Begizta eta Kuadrilako Afaixe lanek.
Lander Garro sortzailearen Tipularen sehaska kanta dokumental berria otsailaren 3an estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Sare Herritarrak eta Gastibetza Filmak ekoiztetxeak sustatutako proiektua da, crowdfunding kanpaina bidez finantzatutakoa. Lanak espetxean gaixotasunak suposatzen duen samina azalera ekarri nahi du. “Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarengana joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da” hitzekin aurkeztu du proiektua
Elorrioko Arriola Antzokiak jakinarazi du aurtengo 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketa atzeratu egingo dutela. Hamaseigarren ekitaldia abenduaren 10etik 11ra bitartean egingo dute.
Ekain Albite zumaiarraren Haizearen egia laburrak aurkezpen biran darrai, eta ostiralean, urtarrilak 8, filmaren emanaldia eta solasaldia egingo dituzte Elorrion, 18:00etan hasita. Ikus-entzunezko lantaldeko kideez gain, beren esperientziak lehen pertsonan kontatuko dituzten Lajwad Elorrioko Sahararen Lagunen Elkarteko kideak ere izango dira saioan.
Ekain Albite zumaiarrak Haizearen egia film laburra estreinatu zuen iragan irailean, eta ordutik Donostian, Bilboko ZINEBI jaialdian eta Lekeitioko Euskal Zine Bileran izan da ikusgai Tahar saharar gaztearen istorioa. Datozen asteetan hainbat emanaldi egingo dituzte, eta saharar herriak bizi duen gatazka egoeraren inguruko solasaldia egingo dute jarraian.
Elorrioko Arriola Antzokiak urtero antolatzen duen 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketaren XIV. edizioa egin zuten azaroaren 6an eta 7an, eta osasun-krisiari desafio eginez, hamar taldek hartu zuten parte ekitaldian. Horien artean Puxemoi Produkzioak taldearen Poz tip-ak lanak lortu zuen 700 euroko sari nagusia, eta Bihotzian poza eta Zikoitza extrem izan ziren finalistak.
24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketaren edizio berri bat aurkeztu du Elorrioko Arriola Antzokiak. Azaroaren 6tik 7ra ospatuko dute aurtengoan, eta zabalik da jada izena emateko epea.
Elorrioko Arriola Antzokiak film laburren 24 Ordu Digitalean lehiaketaren edizio berri bat aurkeztu du, multimediaren munduaren zaletuak diren horiei parte-hartze formula berri bat ireki asmoz. Azaroaren 1etik 2ra egingo dute aurtengoan, eta zabalik da jada izena emateko epea.
Elorrioko Arriola Antzokiak film laburren 24 Ordu Digitalean lehiaketaren edizio berri bat aurkeztu du, multimediaren munduaren zaletuak diren horiei parte-hartze formula berri bat ireki asmoz. Azaroaren 2tik 3ra egingo dute aurtengoan, eta zabalik da jada izena emateko epea.