Urrezko laukotea ‘Parasite’ filmarentzat
Ezustekoentzako tarterik ez zen izan bart Los Angelesko Dolby Theatre aretoan: Parasite (2019) filma gailendu da Oscar sarien banaketan. Iragarpen guztien faboritoa zen Bong Joon-ho zuzendariaren proposamena, eta lau sari nagusiak eskuratu ditu gaur goizaldean: film onenarena, zuzendari onenarena, ingelesaz besteko film onenarena eta gidoi onenarena.